Menua
Hasiera
Gara...
Egon?
Programa
Estatutuak
Kongresuak
Loturak
Baliabideak
Intraneta
Multimédia
Irudia
Soinua
Gomendatzen dugu
Liburuak
Peliculas

Euskal Herriko sindikatuek bat egiten dute Korrika 16rekin

CCOO, EHNE, ELA, ESK, HIRU, LAB eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkariek Korrika 16rekin bat egiten dutela adierazteko elkartu dira Korrika 16ren arduradun Edurne Brouard eta AEKren Koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikarekin. CCOOren izenean Jesus Uzkudun, ELArenean Leire Txakartegi, LABen izenenean Jagoba Zulueta, EHNErenean Ainhoa Iturbe, ESKrenean Josu Balmaseda, HIRUrenean Estitxu Ugarte eta Arantza Fernández de Garaialde, STEE-EILASen izenean, Korrika 16ri babesa agertzeko Bilboko Kalderapeko kultur gunean bildu dira.

Korrika 16k zabaldu nahi duen mezua euren mezu legez hartzen dutela eta euskaraz bizi nahi dugunon herrira datozen guztiei ongietorria ematen diotela adierazi dute bozeramale lanetan aritu diren Leire Txakartegik eta Jesus Uzkudunek.

AEK-k eta Korrikak euskararen normalizazioaren alde egiten dutela lan eta euskaldunok leku guztietan (lantokian, kalean, etxean, baserrian, etab.) euskara erabiltzeko eta euskaldundu nahi dutenek euskara ikasteko aukera izatea dela euren erronka gogoratu dute sindikatuen ordezkariek.

Sindikatuen ordezkariek enpresetan garatu diren eta eskatu izan dituzten euskaratze planak asko direla eta lan hartu-emanak euskaraz izan daitezen lanean ari direla esan dute.

Sindikatuek oso garrantzitsua dela euskararen alde egiten den ekimen oro eta Korrikak euren aldarrikapenekin bat egiten duela ere azpimarratu dute: Korrikak gizabanakoaren eta erakundeen konpromisoari deia egiten dion moduan, sindikatuek ere “gutariko bakoitzaren konpromisoari” dei egiten diote gure lan lekuan, enpresan eta baserrian, jardunean, egunero-egunero, euskaraz jarduteko.

“Euskarak, Korrikak bezala, pausoa arin eta gelditu gabe egin behar du aurrera, aurreraka ez doana atzeraka hasteko arriskua baitago. Horretarako, denok parte hartzea derrigorrezkoa da”, adierazi dute Txakartegik eta Uzkudunek, elkartutako sindikatu guztien izenean.
Prentsaurrekoan egon diren sindikatuek ere Korrikari eta AEKri gure laguntasuna eta atxikimendua eskaini nahi izan dizkiete eta “langile eta baserritar guztiei Korrika laguntzaile egin daitezen” eskari berezia luzatu diete. Bide batez, Tuteran martxoaren 26an hasi eta Gasteizen apirilaren 5ean bukatuko den “16. Korrikan parte hartzeko deia egin diote gizarte osoari”.

Imprimir la pagina actual







NetPor-ari
Internet-ari
Podeu fer aportacions econòmiques al número de compte 2100-0681-04-0200144729 de "La Caixa". © Copyleft. Es permet la reproducció i difusió dels continguts d'aquesta web. Agrairíem que s'indiqués la seva procedència així com la nostra adreça de correu electrònic: por@netpor.org. Per a comentaris, sugeréncies i/o col·laboracions respecte a la Web: colonias69@yahoo.es Pagines optimitzades per a un monitor amb resolució de pantalla de 800 X 600 píxels i 16 bits de color. I un navegador que suporti frames, javascript, java i flash.