Menua
Hasiera
Gara...
Egon?
Programa
Estatutuak
Kongresuak
Loturak
Baliabideak
Intraneta
Multimédia
Irudia
Soinua
Gomendatzen dugu
Liburuak
Peliculas

Udalbiltza – Elkartasuna ekimena

Egun gutxi barru Egunkaria auziaren oso antzeko bati emango zaio hasiera. Antzekoa, akusazioaren hasierako izaeran; antzekoa, frogatzerako orduan akusa-zioak azaldutako gabezian.
Udalbiltza auziaz hitz egiten ari gara. Udalbiltza – Elkartasuna ekimena

ADIERAZPENA

Egun gutxi barru Egunkaria auziaren oso antzeko bati emango zaio hasiera. Antzekoa, akusazioaren hasierako izaeran; antzekoa, frogatzerako orduan akusa-zioak azaldutako gabezian.
Udalbiltza auziaz hitz egiten ari gara. Auzipetuak 22 dira denera, udaleko kargu publikoak, horretarako demokratikoki aukeratuak, lau alkate eta hamabost zinegotzi, baita ere beste hiru lagun, erakundearen egitura funtzionalari loturi-koak.

Kasu honetan ere, testuinguru politiko jakinetik, bereizgarri ezagunak ditue-netik, herentzian jaso dugun auzia dugu. Alegia, 2003. urtean ginen, PP gober-nuan, Aznar buru, eta bultzada politikoa nabarmena zen euskal gatazkari begira oro har garatutako jardun judizial zabalean, bereziki Auzitegi Nazionaletik.

Herentzia horren anakronismoa are nabarmenago gelditzen da aipatzen ari garen espediente judizial honetan.
Proiektuari berari buruz edo 2001ean gertatu zen zatiketaz egon daitezkeen iritzi ezberdinak gorabehera, nekez esan liteke Udalbiltza ez zela izan gure herrian eta mugaz gaineko Europan erro sakonak dituen mugimendu munizipalistatik abia-tuta bakearen testuingurua sortu eta garatzeko ekimen politikoa, indar politikoek bitarteko soilik demokratikoekin jarduteko testuinguruaren aldeko ekimena, ale-gia. Proiektu horri bultzada ematen aritu ziren konbentzimendu osoz orain auzi-pean direnak, harik eta 2003ko apirilean atxilotu zituzten arte. Jarrera hori guztiz kontraesanean dago leporatzen dieten akusazioarekin.
Adierazpen honen xedea ez da Udalbiltzaren proiekturako atxikimenduak biltzea. Udalbiltzaren proiektuari buruz idatzi hau sinatzen dugunon artean iritzi desberdinak daude. Horien gainetik, konbentzimendu sendo honek elkartzen gaitu: Orria bestaldera itzuli, zuzenketa egin eta burugabekeria honekin amaitu beharra dago. Eskari honek atxikimendu zabal eta askotarikoa sortzen du euskal eremuko politiko eta sozialean. Kontuan hartu beharra dago, beraz, gordintasun osoan.

Egunkaria auzian bezala, bultzada politikorik gabe proba-oinarririk ez dago. Eta akusazioa funtsatzen duen frogarik gabe, eskari bakar hauxe baino ezin da egin: Absoluzioa Udalbiltzako auzipetuentzat.

Donostian, 2010eko uztailaren 12an




Adolfo Muñoz (ELAko idazkari nagusia)
Ainhoa Aznarez (Iruñeako zinegotzi ohia, PSN)
Ainhoa Etxaide (LABeko idazkari nagusia)
Aitor Lopez Rekarte (Errealeko futbolaria)
Antton Arbulu (Zumarragako alkate ohia, PSE-EE)
Antxon Lafont (CESeko lehendakari ohia)
Asun Fernandez de Garaialde (Aralarreko parlamentaria Nafarroan, Altsasuko alkate ohia)
Asun Pagoaga (Aktorea)
Gorka Knorr (Legebiltzarkide ohia, jarduera instituzionalagatik epaitua eta zigortua)
Jean Haristchelhar (Euskaltzaindiako presidente ohia, Baigorriko alkate ohia)
Iñaki Aldekoa (Aralarreko juntakidea Araban)
Jean Michel Galant (Paueko Kontseilu Nagusian kontseilari ohia)
Jesus Mari Agirrezabala (Debako alkatea, Udalbideko Zuzendaritza Batzordearen lehendakariorde ohia)
Jesus Uzkudun (CCOO sindikatuko exekutibakoa)
Jon Sarasua (bertsolaria eta unibertsitateko irakaslea)
Jose Mari Esparza (editorea)
Koldo Gorostiaga (Eurodiputatu ohia, Ezker Abertzalekoa)
Kontxi Bilbao (Legebiltzarkide ohia, jarduera instituzionalagatik epaitua eta zigortua)
Maialen Lujanbio (Bertsolaria, txapeldun nagusia)
Maixux Rekalde (Lokarriko kidea)
Mikel Irizar (Euskara teknikaria, irrati tertuliakidea)
Miren Legorburu (Ezker abertzaleko buruzagia)
Mixel Berekoirigoin (Laborantza Ganbarako arduraduna)
Pello Zabala (Frantziskorra, meteorologoa)
Rafa Larreina (Eusko Alkartasunako legebiltzarkide ohia)
Sabin Intxaurraga (Zeanuriko alkate ohia, EA)
Txaro Arteaga (Emakundeko zuzendaria ohia)
Xabier Mendiguren (Kontseiluko idazkari nagusi ohia)
Xabier Oleaga (kazetaria, Egunkaria auzian absolbitua)
Iñaki Zarraoa (Getxoko alkate ohia, EAJ)

Imprimir la pagina actual







NetPor-ari
Internet-ari
Podeu fer aportacions econòmiques al número de compte 2100-0681-04-0200144729 de "La Caixa". © Copyleft. Es permet la reproducció i difusió dels continguts d'aquesta web. Agrairíem que s'indiqués la seva procedència així com la nostra adreça de correu electrònic: por@netpor.org. Per a comentaris, sugeréncies i/o col·laboracions respecte a la Web: colonias69@yahoo.es Pagines optimitzades per a un monitor amb resolució de pantalla de 800 X 600 píxels i 16 bits de color. I un navegador que suporti frames, javascript, java i flash.